Enpresen Networking-a – Smart Industry-n inguruan

Enpresen Networking-a – Smart Industry lankidetzaren bidez soluzio berriak bilatzeko topagune bat da.

Nork parte har dezake?

  1. Hainbat sektore industrialetan (automobilgintzan, aeronautikan, energia-sektorean, makina-erremintan, eta abarretan) diharduten EAEko enpresek, baldin eta gaur egun dituzten enpresa-beharrei aurre egiteko EIKT-enpresen zerbitzuak behar dituztenak Industria Adimendunaren arloan. Hauek EIKT berri batzuen ezarpenean oinarrituko dira (Gehikuntzazko fabrikazioa, Elkarlaneko robotika, Sistema ziberfisikoak, Errealitate areagotua, Ikusmen artifiziala, Errealitate birtuala, Cloud Computing, Big Data, Zibersegurtasuna, Adimen Artifiziala).
  2. EIKT-sektorean diharduten enpresek, baldin eta sektore bereko eta/edo hainbat industria-sektoretako beste enpresa batzuekin harremanetan jarri nahi dutenak, Industria Adimendunaren arloan egon daitezkeen lankidetzak zehazteko helburuarekin.

Eskema

  1. Hausnarketa-guneak: Gure enpresetan Industria Adimenduna garatzearen alde

    Enpresa industrialek “laugarren iraultza industriala” deiturikoari lantzen dituzten benetako esperientziak aurkezteko eta partekatzeko guneak.

  2. Aldebiko topaketak: Negozio/Networking-bilerak, aldez aurretik ezarritako agendaren arabera

    Bertan, ingurune egokia sortu nahi da, enpresek bilera pertsonalizatuak egiteko aukera izan dezaten. Ekitaldiaren aurretik, haiekin elkartzeari buruzko interes espezifikoa adierazi beharko da, premia partikularrei aurre egiteko.

    Parte hartzen duen enpresa bakoitzak agenda bat jasoko du antolatutako bilerekin, eta bi fase hauetan gauzatuko da:

    • Parte hartzen duten enpresen eskaerak abiapuntu.
    • Bi aldeek adostutako Matchmaking-prozesua.
Erregistratzea

HARREMANETARAKO

667119790 / 664101111

networking@bizkaiadigitala.eus